Abuztuaren 31ko danborrada

Donostiako Alde Zaharreko Abuztuaren 31ko kaleko jaian, 1813an hiri osoa suntsitu zuen sutea ospatzen da data berdinean.

Abuztuaren 31 kaleak bere historia du; ia 200 urteko historia. Donostia zaharretik geratzen den kale bakarra da.

1813an, frantziar tropak, hiriaren nagusi zirenak , espaniarren alituak ziren, Ingles eta Portuges tropengatik garaituak izan ziren. garaitu zituzten, espainiarren aliatuak zirenak. Setiatzaileek, hiria bereganatu ondoren, hiria erre zuten, bertako biztanle asko arpilatu eta bortxatuz. Kale bat besterik ez zuten zutik utzi, okupazioak iraun zuen bitartean ostatu hartzeko balio izan ziena. Trinidad izeneko kale hori da gaur egun Abuztuaren 31 bezala ezagutzen duguna, Donostiako etxe zaharrenak hartzen dituena.

2013.urtean hiria erre, suntsitu eta berreraiki zeneko berrehungarren urteurrena (1813-2013) ospatu zen, urte osoan zehar hedatu zen programa parte-hartzaile eta zabal batekin.

Duela urte askotatik hona, Donostiako herritarrek 1813an gertatu zen tragedia hau jasan zuten donostiarrak omendu eta oroitzen dituzte, hiritar izpiritu ausart eta erabakikor batekin aurrera egin eta hiria berreraikitzea lortu zutenak.

Prozesio zibikoarekin batera, Alde Zaharreko elkarte herrikoi batzuek Bretxatik hiriaren erasoa eta ondoren tropek hiriko kaleetan (Parte Zaharrean) Zuloaga plazaraino egindako erasoa birsortzen dute.

Elkarte  hauek parte hartzen dute desfilean: Kañoyetan, Euskal Bilera, Ollagorra, Aizepe, Aitzaki, Gaztelubide, Amaikak Bat, Elkarte Argazkilaria, Errioxako Etxea, Union Artesana, Lurgorri, Esperanza, Kaialde eta Eskola Dantza Taldea.

Ondorengo birsortzean, Frantziako tropek Kañoyetan Elkartea, Andia Kultur Elkartea (Tolosa) eta Gasteizko Recreación Batalla elkartea (Gasteiz) izango dituzte ordezkari. Aliatuen aldetik, Itsasgain Elkartea (ingelesak), Abuztuaren 31ko Elkartea (portugaldarrak), Urgull Historikoa (ingelesak), Blas Lezo (ingelesak), Anaka Kofradia (eskoziarrak), Lofet Lasarte (Lasarte) (ingelesak) eta Santiago Apostol Dantza eta Gaiten Taldea (Iruñea) izango ditugu. Eskola Dantza Taldeko kideek Donostiako herritarrak ordezkatuko dituzte. Guztira, 300 pertsona inguruk parte hartzen dute desfilean eta antzezpenean.

Jarraian, gure elkarteak parte hartu duen zenbait urtetako argazki-serie bat aurkeztuko dizuegu.

Irudi bilduma Euskal Billeraren partaidetza 2018 Abuztuak 31, ospakizunean.