Historia

Danborradaren jatorria ez dago erabat argi. Festa honek, non sukaldariek, soldaduek eta danborrek Donostia eszenatoki handi bat bihurtzen duten, Sarriegiren doinuak behin eta berriro jotzen dituztelarik, bere jatorriaren inguruan historia asko ditu.

Danborradaren jatorriari buruzko datuak, gure hiriko Patroiaren eguneko egunsentian izaten zen sokamuturra hasi aurreko kalejirarekin (aurretiko dibertsio moduan) nahasten dira.

Jatorri estetikoaren bila, desfilearen sorrera norbaitek kokatzen du neskameek eta beren lagunek -langile eta soldadu- suila deituriko  egurrezko ontzietan eragiten zuten tarrapatan, Donostia 1830. urtearen inguruan urez hornitzen zuten bi iturrien aurrean (Kanoieta eta San Bizenteko Koxkak), txandaren zain egoten ziren bitartean.

Fuente Kañoietan, Parte Vieja, Donostia 

Hantxe hiriko koartelak hornitzen zituzten okinak, urketariak eta etxekoandreak bildu ohi ziren, ur bila eta upelak garbitzeko asmoz bertara joanak. Suil eta upel horiekin suposatu behar da errepikatuko zituztela hiriko guarnizioen martxa militarrak guardia aldatu bitartean. 

Hain urrutira joan gabe, askok bere bilakaeran edozein hiri gotorretan entzuten ziren martxa militarren asimilazioa, herri batek zeukan dibertitzeko gogoa ikusten dute. Ildo honetatik jarraituz gure Danborradak donostiar inauteriko konpartsetako bat izan zitekeela dirudi. Historialari talde honek 1836. urtean kokatzen du lehenbiziko aldiz ospatu zen donostiarren festa hau danborrada berezko eta inprobisatuaz, Lehen Karlistadaren setioaren erdian herritar batzuek imitatzen hasi zirelarik, agian burla antzean, militar formazioa. Ez da ahaztu behar XIX. mende erdira arte Donostia plaza gotor bat izan zela, guarnizio iraunkorra zuena. Honez gainera bezpera barau beteko eguna zenez erraza da irudikatzea gauerditik aurrera baraualdia puskatzen zutenak zein pozik egongo ziren gaupasa eginda sokamuturraren zain zeudelarik. Ez da batere zaila pentsatzea upelak joko zituztela soldaduen antzera. Harrezkero San Sebastian patroiaren eguna goizalditik aurrera ospatzen da Santesteban maisuaren  zortziko baten soinuaz kalez kale ibiltzen. Hasiera batetan bakarrik upelen soinuaz joaten zen. Denboraren poderioz festaren izaera forma hartzen joaten da. Uniformeak, danborrak eta musika berriak sartzen dira. Jantzia aldatu zen, hasierako nahaspilatik (danborrari bakoitzak nahi zuen mozorroa janzten bait zuen) uniforme militarra nagusitzen joan zen eta gero sukaldari-jantzia upelarientzat. Eta jakina, gure martxa. Raimundo Sarriegik konposatu zuen 1860an egungo San Sebastian martxa. Pixkanaka konpartsak inauteriarekiko lotura galtzen du hiriko patroiaren benetako ospakizuna bihurtzeko.

 

Danborrak eta upelak 24 orduz

Urtarrilaren 19an gauerdiz San Sebastian martxa hiri osoan entzuten da. Konstituzio plazan ekitaldi nagusia egiten da. Gaztelubide danborradaren eskutik hiriko bandera bertan jasotzen da. Danborrada bakoitzeko ordezkari bat bertaratzen da ekitaldi honetara.

Une honetatik aurrera eten gabe entzuten dira ofizialak diren 11 doinuak.

Izada de bandera. Tamborrada de San Sebastián.

 

Haurren txanda  

Nagusiek gau guztian zehar gozatzen duten bitartean, Donostiako ikastetxe guztietako haurrek urduri lo egiten dute beren txandaren zain; hau eguerdian iritsiko da....

Bost mila haur baino gehiagok, gehienek beren danbor eta upelen egurrezko eta larruzko azalera makilez joaz, hirigunetik desfilatzen dute, 50 konpainietan bildurik eta nagusiki XIX. mendeko uniforme militarrak jantzirik.

Tamborrada infantil de Euskal Billera. San Sebastián-Donostia.

 

Festaren amaiera

Urtarrilaren 20ko gauerdia iritsirik, donostiar herria berriro elkartzen da auzo guztietan hiriaren bandera jaisteko eta martxa berriro jotzeko, San Sebastian ereserkia. Festa hasi zen plaza berean egiten da banderaren jaiste ofizial eta nagusia; Konstituzio plazan, orain Union Artesana-ren eskutik donostiarrarena den egunari urrezko amaiera ematen zaio.