Danborrada hau da, zalantzarik gabe, 1927ko urtarrilaren 20tik Donostiako San Sebastian jaiari Euskal Billera Elkarteak egingo dion ekarpenik garrantzizkoena.

Ideia orduan lehendakari zen Mauricio Echanizi zor zaio, eta jakin zuen honek Jose Maria Arocena eta Jose Alzugaray lankide finen laguntza bereganatzen. Eurak arduratuko ziren haurrak bilatzeaz, ilunabarrean Elkarteko lokaletan entseiuak zuzentzeaz, jantziak moldatzeaz, Easo Ederra aukeratzeaz...

Hasiera batean Alde Zaharreko eta Nasako haurrek osatzen zuten Danborrada, berau bazkideen seme-alabek indartzen zutelarik. Uniformeak napoleonikoak ziren, lehen aipaturiko lagunek diseinatuak, eta gastuak ere, Udalak eskaintzen zuen laguntza txiki bat izan ezik, Elkarteak herak ordaintzen zituen.

Goiz osoan nagusi izan den hotzak, haizeak eta euriak barealdia eskaini nahi duela ematen du eguerdiko hamabietan Euskal Billera Elkartearen Haurren lehen Danborrada irteten den orduan. Konstituzio Plazara doa Fermin Calbeton, Narrica eta lñigo Kaleetan zehar. Formazioaren buru, zaldi bikainen gainean, Paquito Echaniz, Jose Luis Olaizola eta Jose Luis Zuzuarregui heraldo txiki eta lirainak doaz. Hauen atzetik, bi ilaratan, gastadoreak, Olegario Gario haur kaboaren esanetara: Martin lsasa, Francisco Aldazabal, Sotero Echenique, Jose Manrola, Toribio Villanueva, Jose Maria Gutierrez, Jose Fernández eta Fernando Zubia.

Barrileroak, berriz, ondoko hauek dira: Luis Lucas, Antonio García, Jose Velasco, Carmelo Crespillo eta Jesus Sáez. Danborjoleak: Antonio Cantón, Emilio Antúnez, Alfonso García, Martin Gurruchaga, Gregorio Murua, Feliciano Ariz, Joaquin Romero, Antonio Beltrán, Juan Jose Montoya, Enrique Sánchez, Jose Ramon Aguirrebadaicoa. Juan lzaguirre, Eduardo Olave, Juan Sáez, Juan Rivero, Luis Ramos, Feliciano Echeverria, Antonio lztueta, Celedonio Mezquita, Francisco Cuenca, Jose Maria Iturrino eta Vicente Gurruchaga.

Alfredo Taberna gaztetxoak primeran betetzen du eskatu dioten Danbor Nagusi kargua eta, denek batera, kontzertua eskaintzen dote Konstituzio Plazan eta beste horrenbeste Boulevardean ere hainbat euskal pieza joz eta txalo zaparrada luzeak berenganatuz.

Euskal Billerako lehen haur danborrada
1.927: Euskal Billeraren lehen haur danborrada. Alfredo Taberna Danbor Nagusia, Olegario Garín gastadoreen kaboa, Martín Isasarekin, Aldazabal, Echenique, Manterola, Zubia, Fernandez, Gutierrez eta Villanueva.
Euskal Billerako lehen haur danborrada

Haurren bigarren Danborradak 1928ko urtarrilaren 21 goizeko hamaiketan egin zuen bere irtenaldia. Irteera Calbetón kaleko 35.ean daukaten lokal sozialetik egingo dote eta San Juan eta lñigo kaleetatik barrena Konstituzio Plazara (hemen mezatan diren Udal Agintariei itxarongo diete) eta gero Puerto, Kale Nagusia, Hernani, Andia, Miramar, Aska­ tasunaren Etorbidea, eta Oquendotik Boulevardera (Logroñoko Artilleria Ligerako 13. Erregimentuaren tronpa eta turuta banden kontzertuarekin bat egiteko) eta itzulera, berriro, San Juan eta Fermin Calbetón kaleetatik barrena.

Jose Luis Olaizola, Jose Maria (Ramon) Elosegui eta Paquito Echaniz heraldoek zabaltzen dote martxa: lehenengoak Elkartearen zutoihala darama, don Jose Elosegui alkate ohiaren proposamenez Udalak emandako Dominarekin, eta beste biek, berriz, Donostiako eta Gipuzkoako zutoihalak daramatzate.

Atzetik gastadoreak datoz zerra, aizkora, aitzur, pikatxoi eta palak eskuetan dituztela Olegario Garin kaboaren esanetara. Eskoadra ondoko hauek osatzen dote: Martin lsasa, Toribio Villanueva, Sotero Echenique, Esteban Galdona eta Nicolas Iturraldek.

Alfredo Tabernak beteko du berriro Danbor Nagusi papera. Joaquin Romero da danborren sarjentu eta Feliciano Echeverriak kaboarena egiten du.

Konpainia ondoko hauek osatzen dote: Feliciano Ariz, Antonio Beltrán, Francisco Cuenca, Juan lzaguirre, Enrique Sánchez, Jose Ramos, lgnacio Jose Uranga, Luis Lucas, Antonio de lrureta, Luis Ramos, Eduardo Olave, Vicente Gurruchaga, Juan Sáez, Juan Jose Montoya, Manuel Segurola, Lorenzo Justo eta Tomas lsasik.

Barrileroen konpainia, Cándido Aretaren esanetara, ondoko haur hauek osatzen dote: Jose Aguirre, Federico Revestido, Carmelo Moreda, Antonio García, Atanasio Bienzobas, Emilio Antúnez, Juan Rivero, Tomas Justo, Leandro Torregaray, Juan Jose Tovar, Bernar­ do Carames eta Luis Olanok.

Danborrada karroza bikain batek isten du, Mauricio Echanizek eta Eloseguik, Elkarteko lehendakariak egina. Obra hau gauzatzeko laguntzaile izan ziren ondoko hauek ere: Ascensio Aizpurua, arotza; Gudalajara jauna, pintorea; eta Francisco Echepare, elektrikaria. Lurrezko Atea eta harresien zati bat irudikatzen zuen, eta hauen gainean tronu bitxi bat ikus zitekeen eta bertan eserita andereño txit eder bat hiriko banderaren kolorezko traje dotorez jantzita. Marujita Ayestaran, ez arrazoi gabe Easo Ederra hautatuaren ondo­ an, beste neskatxa eder bat banderadunarena egiten: Candida Irigoyen; eta honen lagun­ tzaile gisa, Jose Maria Echaniz haurra. Zentinelak. Robertito Arias, Pablo Astudillo eta Aldave haurra.

 1927ko Euskal Billeraren haur danborrada

Junto a los gastadores vemos a Papá Mauri, presidente de la Sociedad y fundador de la Tamborrada.

Manolo Mújica y Jose Mª Martinez en el 50 aniversario de la tamborrada infantil.

Manolo Mújica y Jose Mª Martinez en el 50 aniversario de la tamborrada infantil.

Eta Euskal Billerako Haurren Danborradaren irtenaldi guztien artean bat azpimarratu behar balitz, 1929koa izatea gustatuko litzaidake. Goizetik hiriko kaleak zeharkatu ondoren, arratsaldeko hiru eta erdietan parte hartzaile guztiak Reina Victoria Babesetxera (gaurko Zorroaga Egoitza) joan ziren tranbiaz jantoki-pabilioi berriak inauguratzeko. Zabalgunean zain zeuden babestuak eta Orueta eta Vivanco zinegotziak. Hitzaldien orduan, Elkarteko lehendakariak, Echaniz jaunak, Hiriko Domina eskatu zuen "Unión Bella Iruchulo" bandarentzat, eta jarraian harlauza oroigarriak desestali ziren; berauetan ondoko hau irakur daiteke: "Estos comedores fueron inaugurados el 20-1-1929, siendo alcalde presidente de la Junta del Patronato don José Antonio Beguiristain" eta "Euskal Billera siempre generosa, hizo posible, con sus donativos, que se construyeran estos pabellones comedores". Hirigunerako itzulera zuzi eta bengalaz lagundurik egin zen eta Danborradako ohiko konposizioak joz, zeinak "mundu guztiak dakien bezala", Sarrieguik eta Torre Muzquizek eginak diren.

1808ko lnfanteria Arineko Batailoiaren uniformearekin Euskal Billerako Haurren Danborrada bakarrik irten zen 1961. urtera arte -1960an zenbait eragingarri gehitu ziren, hala nota, artileriako elementuak- eta ordutik aurrera konpainia berriak ugalduz joan ziren gaur egun ezagutzen dugun kopurura iristeraino.

Haurren Danborrada ez zen irten 1937, 1838, 1939 urteetan (gerra zibilagatik), 1844an (Elkartearen protesta gisa, Udalak Helduen Danborrada ateratzeko baimenik eman ez zuelako), 1950ean (erakundearenak ez ziren arrazoiengatik, garaiko dokumentuetan egiazta daitekeenez) eta, azkenik, 1969an salbuespen-egoeragatik).

Hauek izan dira Haurren Danborradako Danbor Nagusiak:

1927-1928

Alfredo Taberna

1929

J. Romero

1930-1931

Shotero Echenique

1931

Martin Isasa

1932-1936

 Antonio García

1943.1945

Fermin Pujol

1946

Jose Mª Alzugarai

19487

Subijana

1.974 - 1976

Jose Mª Martinez

1.977

Jesus Mª Guerediaga

1.981 - 1984

Xabier Benegas

1.985

Axier hernandez

1.986

Ibon etxeberria

1.991

Iñaki Diaz-Gonzalez Amunarriz

1.994

Xabier Lizaso

1.996

Mikel Diaz-Gonzalez Amunarriz

1.998

Iñaki Goenaga

1.999

 Jon Ander Carra Amunarriz

2.002

Mikel Arrizabalaga

2.006

Aitzol Sacristan

2.008

Beñat Orube

2.009

Ander Eskisabel

2.011

Oier Iriondo

2.012

Asier Astrain

2.013

Mikel Unanue

 

Cabos De La Tamborrada Infantil En El Camarin 1.977

Cabos de la Tamborrada Infantil en el Camarín, año 1.977 

Tamborrada infantil de Euskal Billera, año 2010.

Tamborrada infantil de Euskal Billera, año 2010.