Euskal Billera Elkarteko helduen danborrada 1906. urtean sortu zen ofizialki testuinguru berezi batean, izan ere, erdialdeko danborrada guztiak, sei ziren orduan, elkarrekin ateratzeko nahia bultzatu zen. Horrela “Unión Artesana”, “Club Cantábrico”, “Sporti Clai”, “Amistad donostiarra”, eta “Euskal Billera”, Bretxan zeuden “Academia de la Música”ren lokaletara entseguak egitera joan ziren. Irteera urtarrilaren 20ko goizeko bostetan izan zen, Danbor Nagusia Pepe Artola zelarik. Halaber, gastadoreak Norberto Luzuriaga “Lushu”-ren agintepean ziren. Gainera, heraldoak zaldiz, 5 Elkarteen zutoihalak, karraka-jole eskuadra bat eta musika-banda.

Hurrengo urtean, 1907,  Euskal Billerako danborrada “Sporti Clai”-ko danborradarekin atera zen. Bretxako plazatxotik goizeko 5,30an abiatu ziren, parte-hartzaileak: 2 heraldo, 10 goltki, 50 danbor, 23 upel eta musika banda.

Irtetzeko ordua, ibilbidea eta danborradaren osaketan zenbait aldaketa gertatu ondoren, 1911. urtean “Union Artesana”, “Euskal Billera” eta “Leku Zarra” elkartzen dira “opioa emango duen danborrada bat antolatzeko”, esan bait zen “Errusiako konkistara Napoleonek eraman zituen baino danbor eta upel gehiago aterako dituzte hiruen artean”. Urtarrilaren 19ko arratsaldeko 8,15an atera zen danborrada “La Unión” eta “La Bella Iruchulo” musika bandak lagun zituela. Danborradaren osaketa hau izan zen: bi heraldo zaldiz, 6 nigromantiko eta buruzagia hiruhortz batez horniturik, kabu bat eta 20 txinatar upelez, 10 txinatar danborrez, Pomerania Guardiako 20 soldadu danborrez, Cañoyetan-go 16 soldadu, Lukando talde bat, eta Lukurzio beste bat bere mandarinarekin. Danbor Nagusia Javier Colmenares izan zen.

  1. urtean, Danborradaren gaiak Euskal Billerako zuzendaritza taldekideak eta garai hartako beste zenbait elkartetakoak biltzen ditu festarekin zer ikusi gutxi daukan erabakia hartzeko. Sarriegui maisua hil da eta haren zerraldoa bizkarka nork eramango duen erabaki behar da: “Donosti Zarra”, “Euskal Billera” eta “Sporti Clai” izango dira. Horregatik dolua adierazteko 1914eko San Sebastian festa urtarrilaren 25era pasatzen da. Euskal Billerak egoitza maisuaren etxea izan zenaren aurrean duenez, bere etxeaurrea apaintzen du oihal zintzilikariz eta begizta beltzez, gainera bandera altxatzen du haga erdian dolu-xingolaz.

Urtebete geroago, 1915ean, erretreta eta  desfiletako urte batzuen ondoren, Euskal Billerak berreskuratzen du danborrada goizeko bostetan ateratzeko ohitura. Izan ere, festa garbitasuna galtzen ari da. Gero eta danborrada gehiago eta txikiago ateratzen dira, hain nahaspilatuak ezen bere biziraupena arriskutan ikusten da. Horregatik 1916. urtean “betiko danborradek” ez irtetzea erabakitzen dute protesta gisa “beren ezinegona adierazteko Elkarte txikiek urteko edozein sasoitan festa antolatzen dutelako, egokia ez denean eta modu nahasian”.

  1. urtean Euskal Billerak goizeko bostetako ohiko danborradaren ordez hilaren 20ko gaueko hamarretan irtetzen den danborrada-erretreta bat antolatzen du. “Bengala-argietako alegiazko islekin kontrastean belztasunak; kea, algarak eta iskanbilak. Oraingo deialdiko artilleroaren aurrean dabiltzan Erdi Aroko heraldoak; Lord Wellington-en osteak ukalondoz-ukalondo Boucauko piketeekin; ozen entzuten den turuten hotsa; Donostiako Marina, upeletako hotsen artean; ehizako tronpak beren nota basati eta malenkoniatsuekin; txarangak eta musikak umore txarra uxatzen dutenak eta guztiaren gainetik, Easo Ederraren alegoriazko irudia”. Hau da urte honetako Euskal Billeraren Danborrada.

1929an azkenekoz Euskal Billerako helduen danborrada atera zen. Lehenengo irteeratik honako hauek izan ziren Danbor Nagusiak:

              1906-1910 Luis Gabilondo

              1911-1913  J. Larrarte

              1914-1915 M. Recarte

              1916-1917 J. Taberna

              1918-1924 Shotero Irazusta

              1925-1926 Felix Echeverria

              1927-1929 Jose Iturria