Euskal Billera Elkarteak onartzen du harro sentitzen dela Donostiaren alde egin duen guztiagatik - zerbaitegatik dauka bere beira-arasan Hiriaren Urrezko Domina - . Eta harrotasun hauetariko bat, ia erabat ahaztua, hiriak Zaragozari plaza bat dedika ziezaion izan zuen iniziatiba da.

                1936ko maiatzaren 27an, Donostiako Udalak, Mauricio Echaniz, Euskal Billeraren jai batzordeko lehendakariaren proposamena onetsiz, ordura arte Plaza del Arenal izenez ezagutzen zen plazari Zaragoza izena ematea erabaki zuen.

                 Euskal Billerak aurkeztutako proposamena Zuzendaritza-Batzordea osatzen zuten honako hauek berresten zuten Emilio Gonfaus, lehendakaria; Jose Maria Arocena, lehendakariordea; Sabino Oyarzabal, idazkaria; Luis Ureña, idazkariordea; Jose Recarte eta Jose Alzugaray, batzordekideak.

                Ekainaren 6an, larunbata, Perla aurreko plaza txikira iritsi zen zaragozar enbaxada, eta hau osatzen zutenak alkatea, bi zinegotzi eta udal hartako ofizial nagusia, Diputazioko lehendakariordearekin batera, Hogar Pignatelliko (Zaragozako Miserikordiako) musika banda eta España errondaila. Aipaturiko lekuan zeuden itxaroten agintari donostiarrak Euskal Billerako danborrada, Iru Txulo banda eta jendetza handiarekin. Gertakaria hain handia zela eta, denda guztiak itxi ziren eguerdian - Takalera hamaika eta erdietan itxi zen - hiritar guztiak ekitaldira joan ahal izateko.

                Igandean, hilaren 7an, eguerdiko hamabi eta erdietan, San Sebastianen martxaren akordepean, plaza berriaren izena adierazten duen harria agerian utzi zen; arratsaldean ongintzazko txekorketa egin zen, gauean su artifizialak eta festa funtzioa Principe Antzokian.

                Bankete ofiziala Casa Nicolasan egin zen, eta Federico Martinez, Zaragozako alkateak zaragozar ibilbide bati San Sebastian izena jarriko ziotela agindu zuen, hamabost urte geroago beteko zen promesa 1951n Zaragoza hiriak gure hiriaren izena eman zion bere etorbide berri bati. 

EV-1936 02 0
EV-1936 03 0
EV-1936 04 0
EV-1936 05 0
EV-1936 06 0
EV-1936 07 0
EV-1936 08 0
EV-1936 09 0
EV-1936 10 0
EV-1936 10 0b
EV-1936 11 0
EV-1936 12 0
EV-1936 13 0
EV-1936 14 0
EV-1936 15 0
EV-1936 16 0
Mauricio Echaniz y las comisiones de Euskal Billera en el Hogar Pignatelli de Zaragoza
Previous Next Play Pause
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17