Gure ereserkia, gure soinuak
XVIII. mendearen azkenetan hasi eta XIX. mende osoan zehar, Donostiak gogotsu bizi izaten zuen konpartsen antolakuntza. Instrumentu talde haiek hasiera-hasieratik etengabeko bilakaeran-kale musika jotzen zuten eta zein bere festa-segizioa animatzen saiatzen ziren.
Jolas elkarteek musikagile ezagunengana jotzen zuten kale ospakizunetarako partitura egokiak idatz ziezazkieten. Eta Euskal Billera ez zen gutxiago izango.
“Bere bizitzako azken urteetan, Sarriegik ereserkia bana idatzi zien Euskal-Billera eta Sporti-Clai elkarteei eta lehenengoari Comparsa de Caldereros berri bat konposatu zion. Egin zituenenan esan zuten ez zitzaizkiola sasoikoa zegoen artean bezain onak atera, baina Euskal-Billeraren ereserkia aztertzen badugu, bere gainerako partituren maila bertsuan dagoela ohartzen gara.”(1)
Gaur egun, 1901 ean fundatutako Euskal Billera Raimundo Sarriegik idatzitako ereserkia duen elkarte bakarra dela esan daiteke. Bere historiaren luzearen adibide txikia. Oraindik ere oso emankor izatea espero dugu Donostiako ekintza kantitate amaigabeetan hartzen bait du parte.
(1) ERESBILetik ateratako textuak – Musikaren Euskal Artxiboa.