Era askotako helburuko euskal elkarte berezi batzuek izen hau jasotzen dute (jolaserakoa, kiroletakoa, kulturala, gastronomikoa) jaki-tokia, sukaldea, sotoa eta guztientzako erabilgarri den jangelarekin egokitutako lokal batez hornituak.

Bere bazkideek aldian behingo kuota ordaintzen dute eta beraiek ekarri ez dituzten elikagaien zenbatekoa sartzen dute “kutxatxoan”.

Bazkide bakoitzak lokaleko giltza du egun eta orduaren mugarik gabe. Ohikoa da bazkari profesional edota negozioetako egitea, eta elkarte mistoetan, jaunartzeak, ospakizunak, etab.

Elkarteen jatorriak

Antza denez instituzio honen sehaska Donostiako parte zaharrean bilatu behar da, 1843an sortutako elkarte bat “jateko eta edateko”, "La Fraternal" deritzana ezagutzen da.Las sociedades populares surgieron en Donostia

Iztuetak bere Condaira-n (1847) adierazten duenez, hiriburuaren inguruko antzinako sagardotegietan hirian lan egiten zuten itzainek sartzeko ohitura zuten eta egun guztia pasatzen zuten jokatzen eta berriketan erretako bakailaoa eta sardina gaziak jaten,  beren emazteek eta alabek afaltzeko zerbait izateko itxaroten zieten bitartean, sagardoz leporaino betez.

Txotx hasiberria, sagardoa, han kontsumitzen zen eta jaki desberdinak, besteak beste, legatza, arraigorria, zurrukutuna, sardinak. Bertsolari-txapelketak ere sortzen ziren “baserritarren eta kaletarren” artean. Halaber, hiri barnean aldi baterako sagardotegiak zeuden (sagardoa zegoen artean), argi eta garbi gaurko gastronomia-elkarteen aintzindariak, eskuarki sotoetan jarrita. Haietan erabiltzaileek, gehienbat arrantzaleak, prestatzen zituzten beren janariak (bisigua, kokotxak, arrabak eta trinpoilak) ikatza eta gatza establezimenduaren kontura zirela.

Sagardotegiak ardoaren kontsumoaren oldarraren azpian desagertzerakoan, lehengo zaleek sagardoaren kultoarekin jarraitu ahal izateko lokalak egokitzen dituzte. "La Fraternal" agertzen da gremio-munduaren deskonposizio une batean, kofradia zaharren eta ermandadeen espirituaren zerbait bere sorreran jasoz. Kutsu eta tankera berdineko “Unión Artesana” deritzanak jarraitzen diolarik 1870ean.

Elkarte gastronomikoa, fenomeno donostiarra, hedatuko da Gipuzkoa osora 1920-1930 urteetan zehar eta Euskal Herri osora geroago.

Kudeaketa eta administrazio berezia

Ezaugarrietako tipiko eta elkartearen berezkotzat hartzen den bat bere kudeaketa eta administrazioa da. Jardun kolektiboa egindako gastuaren autokontrolean oinarrituta dago -maiz elkartearekiko berezko identifikazioagatik errespetatuta-: elkarteak sotoa, jaki-tokia eta komunak ditu, taberna-jatetxe-kasino baten modura.

Bazkide bakoitzak ematen du hasierako kantitateaz gain, -instalazioko eta egokitzapeneko lanen finantzaketa dena-, hileko kuota bat –mantentze gastuak- ordaintzen du, eta kontsumitzeko momentuan edariak eta bazkari edo askarien osagarrien gastua ere, janariaren oinarrizkoena bazkideek beraiek ekartzen dutenez gero; ordainketa hau normalean "banaketa proportzionalean" egiten da, eskudirua sartzen da gutun-azal batean non kontsumoaren zenbatekoa zehazten den, gero gutunontzi batean utziz, elkarteak berak jarritako prezio-zerrendarekin ados. Antolaketa guztia eta administrazioa eramaten da seriotasun handiarekin (“ofizioko” gisa) baina printzipio moduan profesionaltasuna onartu gabe.

Jardunbide honetan elkartearen espiritua datza eta bere gakoa ere bai; kostuei aurre egiteko modu hau mamitu da koadrilaren barruan formula bereziak sortuz.