1869an Sarriegik konpartsa honetarako musika konposatu zuen, 1885 arte abesti honen berri izan ez bazen ere. Urte hartan, Candelariaren egunean, La Fraternal elkarteak inudeen konpartsa antolatu zuen. Elkartearen egoitzatik Konstituzio plazaraino desfilatu zuten, jende askok atzetik jarraitu zielarik. Plazan, Sarriegiren musikarekin saioa eskaini zuten: inudeek tutua ematen zuten bitartean “prasku”-ek inguruan dantzatzen zuten, aurreskuarekin amaituz. Emanaldi honetan, hiriko beste pertsonaiek ere parte hartu zuten, medikua, alkatea edo apaiza esate baterako.

Garai hartan, hiriko parke eta plazetan haurrak paseatzen ibiltzen ziren inudeak antzezten zituen konpartsa honek. Pertsonaia guztiak gizonezkoak dira, hortik datorkio inauterietako kutsua. 1912an Candelariaren eguna lan-eguna bilakatu zenean desagertu zen.

1922 eta 1926 bitartean, haurrez osatutako konpartsa antolatu zuen Euskal–Billera elkarteak. Handik aurrera eta 1942 urtea arte ez zen gehiago ospatu eta urte honetan, Corpusaren egunean, ohiko ongintzazko zekorketa batetan parte hartu zuten.

1977an Kresala elkarteak konpartsa berreskuratu zuen danborrada bat barneratuz. Otsaileko lehen igandean, eta elkartetik ateratzen, Alde Zaharreko kaleak zeharkatzen zituen Konstituzio Enparantzan amaituz.

ERESBILetik ateratako textuak – Musikaren Euskal Artxiboa.