Gogoangarriak izan ziren Euskal Bileraren txekorketak Chofreko Zezen Plazan, Misericordia Etxearen alde egiten zirenak. Aurrenekoa 1905eko martxoaren 5ean izan zen, bildu zen diru guztia Junta de Señoras Protuberculosas erakundera bideratu zelarik. Lehenago esan dugun bezala, bildutako dirua sei mila pezetatik gora izan zen, "orduko pezetak, noski".

Txekorrak Amalio Diazen abeltegikoak ziren eta ezpatak, denak bazkideak: Jose Mendiluze eta Teodoro Lizarralde; pikadoreak: Ramon Echevetes eta Santiago Zabaleta; banderileroak: Justo Antoñanzas, Angel Aguirre, Manuel Lizarralde eta Jose Aramburu; puntileroa: Teodoro Zaia. Txekorketan 16 alabardarik hartu zuten parte, eurengana hurbildu ez zitezen akuiluaz zezena aldentzen zutelarik.

Txekor bat irteterakoan, Isidro Arrillagak, gerora zuzendari izatera iritsi zenak, Don Tankredorena egin zuen: oinarri baten gainean itxaron animaliari, Mefistofeles gisa jantzita, eta herrikoi bihurtu zuen irudi hau Euskal Billeraren txekortetetan.

Bigarrenean, 1909an, 3.450 pezeta bildu ziren, eta hondoraketetan itotakoen eta biktimen alde izan zen; 1914. urtean, 2.640 pezeta, Miserkordiara eta eskoletako kantinetara bideratu ziren. Laugarrena 1921ean egin zen eta bildutako 8.040 pezetak Misericordiarako izan ziren. Bosgarrena 1924an izan zen eta bildutakoa 14.095,95 pezeta.

Bitxikeria gisa gogora dezagun 1957. urtean egin zen txekorketan, txekorretariko bat Txomin Rekondok hil zuela, eta bestea Santiago Martinek, "El Viti" goitizenez ezagutzen zen hasiberri batek.

1924 urtetik aurrera Corpus Christi egunez egiten ziren txekorketa hauetan ohikoa zen donostiar espontaneoen parte hartzea, eta hauen artean aipa ditzagun zenbait kazetari, Antonio Aparicio, "Unidad"eko erreportari grafikoa eta Javier Aranjuelo "Erostarbe", Angel Azcona, Alfredo Feliu... eta ez dezagun ahaztu "tonto de Euskal Billera" Victor Lopez sinpatikoa urte eta urteetan festetako irudi enblematikoa bera, bere presentziarik gabe festa ulergaitza izango baitzen.

Onegintzazko Txekorketa hauekin zerikusia duen dokumentazio guztia bilitzea ezinezkoa dela kontuan izanik, aipa dezagun 1942an egin zen hura: ekainaren 4an hain zuzen, Corpus Christi egunez, eta publikoak lepo bete zuen plaza. Zezen festa hasi aurretik Inudeen Konpartsak izan zuen bere ekitaldia, 1926az geroztik Donostian agertu ez zirenak. Parte hartu zuten neska guztiak bazkideen alabak ziren eta Maurik berberak irakatsi zizkien dantza pausoak. Egundoko arrakasta izan zen garai hartako kronikek diotenez.

Inudeen konpartsa atera zen 1925eko San Sebastian egunean ere. Arratsaldeko hiru eta erdietan abiatu zen, eta konpartsakideak honako hauek ziren: Olegario Garin, Ignacio Exposisito, Cthmlido Areta, Feliciano Echeverria, Eduardo Mendizabal, Sotero Echenique, Juan Cantero, Juan Jos Motoya, Leandro Dorregaray, Vicente Gurruchaga, Federico Revestido, Luis Lucas, Francisco Cuenca, Jos M. Iturrino, Undido Alquizar, Anyonio Irureta, Martin Isasa eta Javier Esnaola. Konpartsaren laguntzaile Udaletxeko txistulari banda izan zen Isidro Ansorena maisuaren zuzendaritzapean.

 

año 1920 1
año 1920 2
año 1921 1
año 1921 2
año 1924 1
año 1924 2
año 1924 3
año 1924 4
año 1925 1
año 1925 2
año 1925 3
año 1925 4
año 1925 5
año 1925 6
año 1925 7
año 1925 8
año 1925 9
año 1925 10
año 1925 11
año 1926 1
año 1926 2
año 1926 3
año 1926 4
año 1926 5
año 1926 6
año 1926 7
año 1926 8
año 1926 9
año 1926 10
año 1927 1
año 1927 2
año 1927 3
año 1927 4
año 1927 5
año 1927 6
año 1927 7
año 1927 8
año 1927 9
año 1928 1
año 1928 2
año 1928 3
año 1928 4
año 1928 5
año 1928 6
año 1929 1
año 1929 2
año 1929 3
año 1929 4
año 1929 5
año 1930 1
año 1930 2
año 1930 3
año 1930 4
año 1930 5
año 1930 6
año 1930 7
año 1930 8
año 1930 9
año 1931 1
año 1931 2
año 1931 3
año 1931 4
año 1931 5
año 1932 1
año 1932 2
año 1932 3
año 1932 4
año 1932 5
año 1932 6
año 1932 7
año 1932 8
año 1932 9
año 1932 10
año 1933 1
año 1933 2
año 1933 3
año 1933 4
año 1933 5
año 1933 6
año 1933 7
año 1935 1
año 1935 2
año 1935 3
año 1935 4
año 1935 5
año 1935 6 c
año 1935 6
año 1935 7
año 1935 8
año 1935 9
año 1935 10
año 1935 11
año 1936 1
año 1936 2
año 1937 1
año 1937 2
año 1937 3
año 1937 4
año 1937 5
año 1937 6
año 1941 1
año 1943 1
año 1945 1
año 1945 2
año 1945 3
año 1945 4
año 1945 5
año 1947 1
año 1947 2
año 1947 3
año 1947 4
año 1947 5
año 1947 6
año 1947 7
año 1947 8
año 1947 9
año 1950 1
año 1950 2
año 1951 1
año 1951 2
año 1952 1
año 1952 2
año 1953 1
año 1953 2
año 1953 3
año 1953 4
año 1962 1
año 1962 2
año 1962 3
año 1962 4