Ongintzako dohaintza

2011ko Ohiko Batzar Nagusian, Euskal Billera sozietateak urteko superabitaren % 7 irabazi-asmorik gabeko jarduera edo erakunde batera bideratzea erabaki zuen.

Horrela, sozietatea sortzeko jardueretako bati jarraituz, ongintzazko jarduerak sustatzea. 

Bere historian zehar, dohaintza hori merezi izan duten hurrengoak izan ziren.

2012 - NESKA BAT GAIXOTASUN LARRI BATEK JOTA

2013 -

2014 - GIPUZKOAKO ELIKAGAIEN BANKUA

2015 - STOP SANFILIPPO FUNDAZIOA

2016 - ZAPOREAK

2017 - ASPACE Gipuzkoa

2018 - RETINOSIS Gipuzkoa BEGISARE

2019 - Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea - ELKARTU

2016 urteko Euskal Billera elkarteko ongintzako dohaintza, Aspace-n haur parke inklusibo bat egiteko izango da, finantziazioa Once Fundazioa, Atzegiko tutela fundazioa, Euskal Billera elkartea eta Atzegi berak bunituko dute.

Parkearen inaugurazioan Javier Dominguez Jauna Kontseiluko lehendakaria, Mitxel lacunza Jauna Atzegiko tutela Fundazioko zuzendaria, Karlos Arotzena eta Fabio Ramos en presentzia izan zen.

--

La Sociedad Euskal Billera ha elegido este año como beneficiaria de la donación anual de sus socios a la entidad sin ánimo de lucro Zaporeak. El beneficiario de dicha donación se elige entre las propuestas que hacen los socios, siempre que sean ONGs o entidades sin ánimo de lucro que trabajen en favor de colectivos desfavorecidos.

Euskal Billera Elkarteak bere sorrera-agirian jasotzen du ongintza ekintzetarako duen arreta berezia "era orotako ongintzazko jarduerak antolatzea edo/eta berauetan parte hartzea".

Gure Elkarteak erabaki du ongintza alorrean urtero egiten duen diru ekarpena, aurten BANCO DE ALIMENTOS DE GIPUZKOA / GIPUZKOAKO ELIKAGAIEN BANKUA Elkarteari ematea.

Erabaki hau hartzeko kontutan izan dugu BANCO DE ALIMIENTOS DE GIPUZKOA / GIPUZKOAKO ELIKAGAIEN BANKUA-k egiten duen lana, beti ere krisi honek gogorki kolpatutako pertsonek eta familiek behintzat egunero zer jan izan dezaten helburu duelarik.

Emate-ekitaldia joan den ekainaren 28an egin zen, urtero gure Elkarteko bazkide beterano berriei eskeintzen zaien omenaldi-bazkariaren barruan.