Santo Tomaseko Txistorrada Solidarioa

Santo Tomas eguna elkartean giro familiar eta lasaiaz gozatzeko eguna da, egun horretan elkartetik pasatzen direnentzat txistorra eta ogia izango da bazkideen eskura.

2016. urteaz geroztik, "Ongintza-itsulapikoaren" berritasuna nabarmendu behar da, urteko ongintza-dohaintzaren funtsa handitzen laguntzeko modu berri bat baita.

Ondoren, elkartean izan diren urte ezberdinetako gure artxibo grafikoa ikusi ahal izango duzu.

Aurten ere, elkartean ohitura den bezala, eguhorretan bertatik pasa nahi zuen bazkidearentzat ogia eta txistorra eskeini zen, giro ona eta parte hartzean oso arrakastatsua izanaz.

Aurreko urteetan bezala, Elkarteak antolatutako Santo Tomas eguneko txistorrada erabateko arrakasta izan zuen. Urbildu zirenak giro aparta gozatu ahal izan zuten.

Aurten “itsulapiko onuragarria” izan genuen berri bezala, urteko ongintzako kopurua ahalik eta handien izan dadin laguntzeko asmoz.

Lerro hauen bitartez, Javier Imaña lehendakaria eta zuzendaritza talde osoa elkartetik pasa ziren pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta batez ere eskuzabaltasunez parte hartu zuten guztioi, txistorrada hau ezinezkoa izango zen beraien laguntza gabe.

           Mila esker guztioi.